Berriak
Tecnaliak hidrogeno-laborategia handitu du H2TESTLABen azpiegitura gehituta
Tecnaliak iragarri duenez, H2TESTLAB delakoa gehitu dio Donostian dituen instalazioetako hidrogeno-laborategiari. Azpiegitura berezi hau hidrogeno berriztagarria sortu, banatu eta erabiltzeko material eta osagaien saiakuntzarako erabiliko da. Honako hauek barne hartuko ditu:
- AEM elektrolizagailuaren proba-bankua, hidrogeno berriztagarria ekoizteko soluzio aurreratuak ebaluatzea xede duena.
- Elektrolisirako mintzen saiakuntza-bankua, materialen errendimendua eta degradazioa aztertzeko.
- Materialen fragilizazio eta bateragarritasunaren proba-bankua, giltzarrizkoa hidrogenoaren eraginpean dauden osagaien segurtasuna, fidagarritasuna eta iraunkortasuna ebaluatzeko.
- Hidrogeno-sentsoreen proba-bankua, detekzio eta monitorizaziorako teknologia kritikoak baliozkotzeko.
- Laborategiaren azpiegitura orokorra, hidrogeno-instalazioetarako kontrol, segurtasun eta aireztapeneko elektronikako sistema espezifikoak integratzen dituena.
Belaunaldi berriko elektrolizagailuen garapena eta eskalatzea, materialen bateragarritasuna eta iraunkortasuna, biltegiratzea, segurtasuna eta hidrogenoaren erabilera industrialak ardatz, H2TESTLAB delakoa Tecnaliak saiakuntza, baliozkotze eta demostrazio teknologikoaren arloan dituen gainerako gaitasunei gehitu zaie.
Iturria: Tecnalia