H2SITEk 3,4 M€ jaso ditu itsasontzi barruko hidrogeno-ekoizpena eskalatzeko
H2SITEk 3,4 milioi euroko finantzaketa lortu du Enovaren eskutik, itsasontzien barruan amoniakoa hidrogeno bihurtuz itsas-sektorean hidrogenoaren erabilera bultzatzea helburu duen HydraNord Power proiektua garatzeko. Soluzio honi esker, egunean purutasun handiko tona bat hidrogeno ere ekoitzi ahal izango da 700 kWeko potentzia garbia duten erregai-pilak elikatzeko, teknologia hau egiazko merkataritza-aplikazioetara hurbilduz. Proiektuak H2SITEren mintzezko erreaktorearen teknologia du oinarri, amoniakoaren deskonposizioa eta hidrogenoaren bereizketa prozesu bakar batean integratu eta erregai-piletarako erregai egokia lortzen duena. Arkitektura modular eta konpaktua duen sistema hau itsasontzi berrietan nahiz lehendik dauden ontzietan instalatu ahal izango da, hainbat modulu gehituta eskalatzeko aukera erraztuz. Konpainiaren esanetan, HydraNord Power proiektua garrantzi handiko urratsa da itsasontzi barruko hidrogeno-ekoizpenerako soluzioen hedapen komertziala sustatzeko, bereziki distantzia luzeko nabigaziorako.
Iturria: Businesswire