Mesa redonda
Berriak

BH2Ck H2 Intervalley Allianceren eginkizuna nabarmendu du Pirinioetako Lan Elkartearen ekitaldian

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) hidrogeno berriztagarriaren garapena sustatu eta Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea xede zuten Phyrene eta SharedH2 proiektuen amaierako ekitaldia egin zuen urriaren 6an, Iruñean. Jardunaldian, Asier Madariagak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) Bulego Teknikoaren izenean, H2 Intervalley Alliance aurkeztu zuen, Europako hidrogeno-haran eta ekosistemen arteko lankidetza indartzea helburu duen ekimena. Topaketak sektorearen balio-kateko hainbat eragile ere bildu zituen zenbait mahai-ingurutan Frantzia, Espainia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lurraldean hidrogenoaren hedapena aztertzeko, BH2Cko Zuriñe Hernández (EEE) eta David Jiménezen (Hidrógeno Aragón Fundazioa) partaidetzaz, edota Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren bidez azpiegiturak hidrogenoaren ekonomia garatzeko izango dituen aukerak eta eginkizunak jorratzeko, Jesús Manuel Gilen (Enagás) partaidetzaz.

Iturria: PLE

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA