BH2Ck Costa Rica eta Uruguaiko enpresa-ordezkaritza batekin partekatu du hidrogenoa garatzeko eredua
Urriaren 13an Costa Rica eta Uruguaiko enpresen ordezkaritza batek Energy Intelligence Center bisitatu zuen. Bizkaia-BEAZek prestatutako misio honetan berrikuntza eta ekintzailetzari lotutako erakundeek parte hartu dute nagusiki, energia arloko, erregaien esparruko eta bereziki hidrogenoaren inguruko ekosistema hobeto ezagutzeko, lurraldearen berezitasunak eta ekimenik berritzaileenetako batzuk abian jartzea erraztu duten palankak barne.
EIC-Abanto Campusean, Joseba Garcia EIC Fundazioko Zuzendari Nagusiak eta Asier Madariaga BH2Cko Bulego Teknikoko kideak ongietorria eman eta zehatz-mehatz azaldu zieten zer diren fundazioa eta Hidrogenoaren Euskal Korridorea, baita esku artean darabiltzaten jarduera nagusiak, eremu publikoari lotutako tresna erraztaileak eta erregai berriztagarrien eta hidrogenoaren etorkizunari buruzko aurreikuspenak ere.
Bestalde, enpresek beren jatorrizko herrialdeetan izandako esperientziarekin alderatu ahal izan zuten erakutsitakoa. Oro har, erregaien arloko industria askoz ere txikiagoa dutela, eta industriaren pisua ere mugatuagoa dela, hidrogenoaren ekoizpena eta erabilera areagotzea xede duten ekimenetan aurrera egiten ari dira, garrantzi txikiagoko aplikazioetan nagusiki, balizko hidrogenoduktu-sare bati eusteko aukerarik gabe, baina energia elektriko berriztagarria sortzeko duten ahalmen potentzial handiari lotutako ekoizpen-proiektuak abian jartzea erraztuz.