Hydrogen insight
Berriak

Hydrogen Insightek BH2Cren bilakaera nabarmendu du, abian jarri eta bost urtera

Hydrogen Insight komunikabide espezializatuak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) ibilbideari buruzko artikulua argitaratu du. “Five Years of BH2C: From Regional Vision to Industrial Hydrogen Reality” izenburupean, argitalpenak korridorearen bilakaera errepasatu du, 2021ean sortu zenetik Europako hidrogeno-ekosistemarik garrantzitsuenetakoa bihurtu arte. Artikuluak beren-beregi nabarmendu ditu erakunde parte-hartzaileen kopuruaren hazkundea eta hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenari, garraioari eta kontsumoari lotutako industria-proiektuen aurrerapena, baita BH2Ck industriaren deskarbonizazioa eta enpresen, zentro teknologikoen nahiz erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko egin duen lana ere. Argitalpenak Korridoreak nazioartean lortutako proiekzioa eta Euskal Autonomia Erkidegoan hidrogenoaren ekonomia garatzeko egindako ekarpena aitortu ditu.

Iturria: Hydrogen Insight

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA