BH2Cko zenbait bazkide, RENMAD Hidrogeno sarien IV. edizioan hautatutako erakundeen artean
RENMAD Hidrógeno 2026 Sarien antolatzaileek ezagutzera eman dituzte aurtengo edizioko hautagaitza finalistak. Ekimen honek Espainian hidrogeno berriztagarriaren garapenean enpresek, erakundeek eta profesionalek egindako ekarpena aitortzen du helburu. Finalisten artean Hidrogenoaren Euskal Korridorearen ekosistemari lotutako hainbat erakunderen ordezkariak daude: Repsol eta Enagás Renovable “Urteko H2 Sustatzailearen Sarian” lehiatuko dira; Beatriz Nieto Calderón (CNH2) finalista izendatu dute “Women in Renewables H2 2026” kategorian; eta Guillermo Figueruelo (Hidrógeno Aragón Fundazioa) eta Emilio Nieto (CNH2), berriz, “Urteko H2 Pertsona Garrantzitsuaren Sarian” lehiatuko dira. Irabazleak aukeratzeko bozketa azaroaren 18ra arte egongo da zabalik, eta egun horretatik aurrera jakinaraziko dira laugarren edizio honetako sarituak.
Iturria: RENMAD