Alba
Berriak

Albak hidrogenoaren potentziala aurkeztu du Euskal Herriko Itsas Foroaren Deskarbonizazio Lantaldean

Urriaren 2an, ostirala, Euskal Herriko Itsas Foroak (EHIF) Itsas Deskarbonizazioaren eta Erregai Berrien Lantaldea bildu zuen, trantsizio energetikoak itsas-sektorean ekarriko dituen erronkak eta aukerak aztertzeko. Jardunaldian, Asier Madariagak (Alba Emission Free Energy) “Erregai alternatiboak: produkzioaren ikuspegia” izenburuko hitzaldiarekin parte hartu zuen, erregai alternatiboen eginkizuna ekoizpenetik eta energia-horniduratik begiratuta aztertzeko. Aurkezpenean, hidrogenoa ekoizteko proiektuen egungo egoera azaldu eta BH2Cren barruan garatutako ekimenen ikuspegi orokorra ekaini zen, hidrogenoak eta honen deribatuek itsasoko eta portuko jarduerak deskarbonizatzen laguntzeko duten potentziala nabarmenduz.

Iturria: EHIF

 

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA