Call for interest ENAGAS
Berriak

Enagasen hidrogeno-azpiegituren inguruko Call For Interest delakoa, berriro irekita

Garraio-sektoreari buruzko RED III Zuzentarauaren transposizioa 611/2026 Errege Lege Dekretuaren bidez egin berri dela, Enagásek hidrogeno berriztagarriko azpiegiturak garatzeko Call for Interest prozesua abiarazi du berriro ere, araudiaren transposizioan finkatutako helburuen eraginpean dauden eragileek emandako datuak eguneratu edo berresteko aukera izan dezaten, egoki baderitzote. Era berean, behartuta ez egoteagatik parte hartu ez zuten erakundeek oraingo honetan parte hartu ahal izango dute.

Informazioa eguneratzeko epea irailaren 14tik 30era bitartekoa izango da, azken eguna barne.

Nola parte hartu:

  • Ekainaren 30a baino lehen izena emanda dauden parte-hartzaileak: Enagasen taldea harremanetan jarriko da Zuzentarauak eragindako eragileekin.
  • Parte-hartzaile berriak: prozesuan parte hartu nahi dutenek harremanetan jarri behar dute callforinterestH2@enagas.es helbide elektronikoaren bitartez, haien interesa erregistratzeko eta bete beharreko informazioa zehazten duen gutuna jasotzeko.

Berrirekieari esker, eragileek arau-esparru berriaren inpaktua gaineratu ahal izango diote bildutako informazioari, hidrogenoaren hedapenerako beharrezkoak diren azpiegiturak dimentsionatzen jarraitzeko.

Edozein zalantza ebazteko edo argibide gehiago lortzeko, helbide honetara jo daiteke: callforinterestH2@enagas.es.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webguneko atal hau: Espainiako hidrogeno-azpiegiturak

Iturria: Enagás

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA