BH2Ck World Hydrogen Summit azokan parte hartu du Rotterdamen
Aurten ere, BH2Ck stand propioa eraman du Rotterdameko World Hydrogen Summit (WHS) azokara maiatzaren 20tik 21era bitartean, BASQUENERGY CLUSTERk antolatutako stand bateratuaren barruan, elkartekideen proiektuetan izandako aurrerapenik garrantzitsuenak ezagutzera emateko.
Stand bateratuak BASQUENERGY CLUSTER bera, ABC COMPRESSORS, EIA21, IBERDROLA, SENER eta NORDEX ELECTROLYZERS bildu ditu, baita ALBA, CEIT, EVE, H2SITE, HYTEAM, IBIL, LRQA eta PARKE ere, bisitari bezala. Hauekin batera, BUREAU VERITAS, CALVERA HYDROGEN eta INGETEAMen ordezkariek ere parte hartu dute azokan, erakusketari bezala.
Azokako bi egunetan, BH2Cko bazkideek BTIk eta JETROk antolatutako Japoniako ordezkaritzarekiko topaketan parte hartzeko aukera izan zuten.
Horrez gain, BH2Ck Espainia, Alemania eta Herbehereen arteko hiru aldeko bileran parte hartu zuen, bi korridore estrategikoetan (Andaluzia-Rotterdam-Alemania eta Bilbo-Amsterdam-Alemania) izandako aurrerapenak partekatzeko, korridoreen integrazioaren bilakaera aztertzeko eta egungo testuinguru geopolitiko eta energetikoaren aurrean duten erresilientziaz eta lehiakortasunaz eztabaidatzeko.