Jornada técnica
Berriak

BH2Ck eta BASQUENERGY Clusterrek elektrolisi-teknologien nazioarteko fabrikatzaileak bildu dituzte Elektrolizagailuei buruzko Jardunaldi Teknikoaren hirugarren edizioan

Ekainaren 5ean, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) eta BASQUENERGY Clusterrek Elektrolizagailuei buruzko III. Jardunaldi Teknikoa antolatu zuten Energy Intelligence Centerren (EIC) erreferentziazko fabrikatzaileak, industria-enpresak eta hidrogenoaren ekosistemako eragileak bilduz, elektrolisi-teknologien bilakaera aztertu eta sektoreak gainditu beharreko erronka nagusietako batzuei buruz eztabaidatzeko. Nazioarteko bost fabrikatzailek hartu zuten parte saioan.

Jardunaldiaren hasieran, Javier Fernandez Nordex Eletrolyzerseko CTOak NX2500 elektrolizagailu alkalino presurizatua aurkeztu zuen, sorkuntza berriztagarri aldakorrarekin integratzeko duen eraginkortasuna, malgutasun operatiboa eta erantzuteko gaitasuna nabarmenduz. Jarraian, Christian von Olshausen Sunfire-ren sortzaile eta CTOak elektrolisi alkalino eta SOEC teknologien bilakaera argitu eta Europan ehunka MWeko proiektuen hedapenean lortu duten esperientzia azaldu zuen.

Kafe-etenaldiaren ondoren, Juan Manuel Lopez Power to Hydrogen-eko Salmenta eta Eragiketen Zuzendariak AEM teknologiaren garapen-egoerari heldu eta konpainia honek patentatutako diseinu hibridoa aurkeztu zuen, mintzen degradazio-mekanismo nagusiak konpondu eta sistemen iraunkortasuna nabarmen hobetzea xede duena.

Era berean, Frank Dahlmanns SolydEra-ko Enpresa Garapeneko Zuzendariak eta Kristian Laursen , Director de Ventas y Desarrollo Empresarial de Dynelectro-ko Salmenta eta Enpresa Garapeneko Zuzendariak SOEC elektrolizagailuen arloan duten lankidetza aurkeztu zuten, nekez elektrifika daitezkeen sektoreetan hidrogeno berriztagarriaren kostua murrizteko asmoz.

Jardunaldiaren amaieran, bertaratutakoen eta fabrikatzaileen artean antolatutako B2B bileretan, alderdi tekniko espezifikoetan sakondu eta euskal erakundeekiko balizko lankidetza-aukerak esploratu ahal izan zituzten.

Iturria: BASQUENERGY Cluster

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA