misión al valle de hidrógeno HEAVEN
Berriak

BH2Ck enpresa-misioa antolatu du Herbehereetako HEAVENN hidrogeno haranera, BASQUENERGY Clusterrekin batera

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C), BASQUENERGY Clusterrekin batera, enpresa-misioa antolatu zuen Herbehereen iparraldera maiatzaren 18an eta 19an, Rotterdameko World Hydrogen Summit (WHS) azokan parte hartzeko. Taldeak CEIT, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), H2SITE, Hyteam, IBIL, LRQA, Nordex Electrolyzers, Parke eta Petronorren ordezkariak bildu zituen. Misioan, enpresek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten hidrogeno berdearen programarik aitzindarienetakoa bihurtu den HEAVENN Europan diruz lagundutako lehen Hidrogenoaren Haranaren proiektu enblematikoetako batzuk. Jarduerarik garrantzitsuenen artean, EnergyStock BVk (Gasunie % 100 partaide duen filiala) hidrogenoa lurpean eskala handian biltegiratzeko lau gatz-barrunbe garatzeko xedez gauzatutako HyStock proiekturako bisita aipa daiteke. Ohiko zerbitzuguneak guztiz integratutako energia-gune bihurtzea helburu duen Green Planet Mobility ere bisitatu zuten. Misioak ezaguerak trukatzeko, nazioarteko lankidetza indartzeko eta Europan hidrogenoaren arloan abian diren ekimen aitzindarietatik ikasteko aukera aparta eskaini zien parte-hartzaileei.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA