BH2Cko elkartekideek Calvera Hydrogenen instalazioak bisitatu dituzte Épilan (Zaragoza)
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) bisita teknikoa egin zuen irailaren 17an, osteguna, Calvera Hydrogenek Épilan (Zaragoza) dituen instalazioetara, konpainiarekin batera antolatuta. Jardunaldiak elkarteari atxikitako 13 erakundetako 22 profesional baino gehiago bildu zituen, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten hidrogeno konprimituaren biltegiratu, garraiatu eta hornitzeko ekipoetan esperientziarik handienetakoa duen fabrikatzaile espainiarraren gaitasunak.
Saioa goizeko 10:00etan abiatu zen ongietorri kafearekin, jardunaldiaren hasiera formalaren aurretik bertaratutakoei iritziak trukatzeko aukera eskainiz. 10:30ean, BASQUENEGRGY Clusterreko José Ignacio Hormaechek ireki zuen bilera instituzionala, eta, ondoren, José Luis Fernández Bris Calvera Hydrogeneko CEOak presio altuko sistemen diseinuan eta fabrikazioan duen 40 urtetik gorako esperientzia azaldu eta industria zein mugikortasun arloko aplikazioetarako erreferentziazko proiektu batzuk eman zituen ezagutzera.
Ondoren, parte-hartzaileek ibilbide gidatua egin zuten instalazioetan zehar, eta bertan, biltegiratze-moduluen, presio altuko racken eta hidrogenoa garraiatu eta hornitzeko soluzioen ingeniaritza eta ekoizpen prozesuak ikusi ahal izan zituzten. Ondoan izan zituzten une oro Calverako taldeko kideak: Alicia Plato, After Market, Segurtasun, Osasun, Ingurumen eta Kalitateko Zuzendaria; Alberto Vázquez, Eragiketako Zuzendaria; Joaquín Peribañez, Ekoizpeneko Zuzendaria; eta Rafael eta Ricardo Calvera, presidente eta presidenteordea.
Jardunaldian egindako otorduan, BH2Cko enpresek eta erakundeek elkarren artean hitz egiteko parada izan zuten balizko lankidetza-aukerei buruz eta Calvera bezalako fabrikatzaileek hidrogenoaren balio-katea sendotzeko betetzen duten eginkizunari buruz. Bisita 15:00etan amaitu zen, BH2Ck ekosistema dinamizatzearen alde eta industriaren deskarbonizazioa bizkortuko duten proiektuak bultzatzearen alde hartu duen konpromisoa indartuz.