TECNALIA
Berriak

Tecnaliak irailaren 30era arte luzatu du enpresen eskariari buruzko ACTHYVE inkestaren epea

Tecnalia bazkide duen ACTHYVE proiektu europarrak hidrogeno garbia eta honen deribatuak ekoizteko Europako azpiegitura teknologikoak (IT) mapatu, egituratu eta indartzeko lan egiten du, balio-kate osoa barne hartuz eta gaitasunak industriaren egungo zein etorkizuneko beharrekin lerrokatuz. Ekimen horren barruan, partzuergoak industriak gehien behar dituen azpiegitura teknologikoko zerbitzuak identifikatu, egun dauden gabeziak eta eragozpenak agerian jarri eta etorkizuneko gomendioak industriaren benetako beharretan oinarritzea lortu nahi du, inbertsioak gehien behar diren arloetan babes daitezen.

Helburu horri begira, enpresen eskariari buruzko inkesta antolatu zen, eta honen epea irailaren 30era (asteazkena) arte luzatu da. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, euskal balio-katearen interes nagusiak Europan islatuta gera daitezen.

Inkestara sar zaitezkete esteka honetan.

Iturria: ACTHYVE

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA