Talgo, Repsol, Sener, Tecnalia eta CNH2, hidrogeno bidezko trenbide-mugikortasunerako Hympulso proiektuko partaide
Talgo buru duen Hympulso proiektuaren partzuergoa bidaiarientzako tren bimodal hibridoaren prototipo aitzindaria eraikitzen ari da. Tren hau katenariatik elikatuko da erabilgarri dagoenean, eta hidrogenoa edo bateriak erabiliko ditu elektrifikatu gabeko korridoreetan. Berrikitan, Hidrogenoaren Zentro Nazionaleko (CNH2) diziplina anitzeko talde batek horretarako saiakuntza-gunea diseinatu, garatu eta instalatu du, kotxe teknikoaren sabaian mihiztatuko den 600 kWeko modulua kokatu eta probatzeko. Saiakuntza-guneak hidrogeno berdea hornitzeko sistema bat dauka, baita trenaren motorraren gorabeherak emulatuz moduluak sortutako potentzia xurgatzen duen karga elektronikoen sistema bat ere. Balidazio-fase hau giltzarrizkoa izan da erregai-pilaren sistema osatzen duten ekipo guztiak abian jartzeko eta sistema hau trenaren prototipoan txertatzeko fasean sor daitezkeen eragozpenak murrizteko. Hympulso proiektuaren partzuergoak Talgo, Ingeteam, Optimus 3D, Repsol, Sener eta Golendus ditu partaide, eta CNH2, Tecnalia eta Comillaseko Unibertsitatea laguntzaile. Hympulso proiektua energia berriztagarrien, hidrogeno berriztagarriaren eta biltegiratzearen PERTEari (ERHA) atxikita dago.
Iturria: CNH2