Berriak
Ampok trantsizio energetikorako funtsezko teknologien artean kokatu du hidrogenoa
Amporen iritziz, hidrogenoak, CO2ren atzipenak eta biltegiratzeak, bioerregaiek eta erregai sintetikoek gero eta garrantzi handiagoa izango dute datozen urteotan trantsizio energetikoaren barruan. Ibon Imaz zuzendari nagusiak emandako elkarrizketa batean, konpainiak nabarmendu du merkatu berri horien zerbitzura jarri dituela dagoeneko ingeniaritzan eta garapen teknologikoan dituen gaitasunak, energia zein industria arloetako aplikazio konplexuetarako balio erantsi handiko soluzioak eskaintzeko asmoz. Imazen esanetan, teknologia horiek deskarbonizazioa bultzatu eta industriari hazkunde-bide berriak zabaltzeko aukera dira.
Iturria: Enpresa Bidea