BASQUENERGY Clusterrek bilera bat antolatu du SINTETIKen Aholku Batzordearekin proiektuaren garapen teknologikoak lerrokatzeko
Uztailaren 2an egin zen TECNALIAk Derion dituen instalazioetan Elkartek SINTETIK proiektuaren Aholku Batzordearen bigarren bilera, BASQUENERGY Clusterrek partzuergoko kideekin batera antolatuta eta IDOM, NORTEGAS, SENER eta TUBACEXen ordezkarien parte-hartzeaz. Aholku Batzordeari proiektuaren ikuspegi zehatza eta gauzatze-aldiko lehen urtean egindako lana ezagutzera ematea izan zen jardunaldiaren helburua. Topaketan, CO2tik, hidrogenotik zein beste lehengai jasangarri batzuetatik abiatuta sor daitezkeen erregai sintetiko berriztagarriak ekoizteko SINTETIKen barruan garatzen ari diren teknologien aurrerapenak aztertu ziren, nekez deskarboniza daitezkeen sektoreetan aplikatu ahal izateko. SINTETIK proiektuaren barruan garatutako teknologien aurkezpenaren ondoren, galdera-sorta ireki zen, parte-hartzaileei zalantzak argitu eta beren ikuspegia emateko aukera eskaintzeko.
Iturria: BASQUENERGY Cluster