Somorrostroko Prestakuntza Zentroak, EHUk eta Mondragon Unibertsitateak hidrogenoaren teknologiei buruzko ikastaro laburrak abiarazi dituzte
BH2Cko Ezagutza Gelaren ekimenez, Somorrostroko Prestakuntza Zentroak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitatearteko Masterrean parte hartzen duten erakunde batzuek Hidrogenoaren Teknologiei buruzko ikastaro laburren formatu berri bat abiarazi dute.
Ikastaroek 20 eta 25 ordu bitarteko iraupena izango dute, ostiral arratsaldez emango dira, 15:00etatik 20:00etara, eta Europar Batasuneko Europassek ziurtatutako mikrokredentzialak lortzeko aukera eskainiko dute, ikastaroa antolatu duen unibertsitatearen eskutik.
Hasteko, bi ikastaro emango dira:
- Hidrogeno Ekoizpenaren Oinarriak, Zaragozako Unibertsitateak antolatua, 20 ordukoa eta 2026ko otsailaren 9an hasiko dena.
- Hidrogenoa Purifikatzeko Teknikak, EHUk antolatua, 20 ordukoa eta 2026ko martxoan hasiko dena.
Hurrengo hilabeteetan ikastaro gehiago antolatuko ditugu hidrogenoaren balio-kate osoari helduz eta Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Aditu Diploma lortzeko aukerarekin, aurreikusitako mikrokredentzialak dituzten 10 ikastaroak gainditzen baldin badira.