visita centro FP Santurtzi
Berriak

Santurtziko Lanbide Heziketako Ikastetxeak Alemaniako ordezkaritza baten bisita hartu eta hidrogenoaren inguruko lankidetza indartu du

Alemaniako Gewerbliche Schule Backnang eskolako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu berri du hidrogenoarekin lotutako hainbat ekimen ezagutzeko asmoz, hala nola, TELKI, Santurtziko Lanbide Heziketako Ikastetxearen hidrogeno berdearen arloko lehenengo azpiegitura. Bisitaren amaieran Energy Intelligence Centerren (EIC) antolatutako jardunaldian, Alemaniako eskolaren ordezkariek bertatik bertara ezagutu ahalk izan zuten Petronorrek eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) bultzatutako proiektuak. Topaketak jarraipena eman zion, Santurtziko Lanbide Heziketako Ikastetxeko bi irakaslek maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzaren izenean, Alemaniako eskolara eta hidrogenoaren teknologiak dibulgatu eta frogatzeko HyLab showroomera egindako bisitari. Ekimenak bektore energetiko horrekin lotutako prestakuntza eta proiektuei buruzko esperientziak trukatzeko aukera erraztu du, bi ikastetxeen arteko loturak indartuz.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA