lumiker
Berriak

LUMIKER, neurrira egindako optika eta elektronikako soluzioetan espezializatutako enpresa, BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartean sartu da

OPTHYCS “H2 ihesak monitorizatu eta detektatzeko sistemen demostrazioa” proiektuko partaide bezala egin du

Proiektu honen bidez, egiazko kasuen demostrazioa egingo da lurpeko zein aireko garraiorako gas-hodietako hidrogeno-ihesak monitorizatu eta detektatzeko sistemetan (lehendik daudenetan nahiz etorkizunekoetan), konpresio-estazioetan eta H2 berriztagarriaren banagailuak dituzten hidrogeno-hornitegietan. Proiektuaren oinarria zuntz optikoko teknologia berritzaileak dira, hidrogeno berriztagarriaren garraioaren segurtasuna eta ingurumen-inpaktua hobetzeko, hidrogeno puruarekin eta metanoarekiko nahasketa desberdinekin (% 3-30) egindako saiakuntzak barne.

OPTHYCS ekimena ENAGAS buru eta Lumiker, GRTGaz, Febus, Tecnalia, GERG eta FHa partaide dituen proiektua da, H2020 - Hydrogen Europe deialdian onartutakoa.

BH2Cren elkartearen barruan, OPTYCHS proiektua 2. Bertikalari (G&B eta Biltegiratzea) atxikita dago.