Industriarako hidrogeno-teknologien aurrerapen berriak, Industria arloko Erabilerako Bertikalaren VII. Topaketako protagonista
|
Ekainaren 25ean, osteguna, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Industria arloko Erabilerako Bertikalaren VII. Topaketa egin zen Energy Intelligence Centerren (EIC). SARRALLE eta SENER buru dituen bertikalak honi atxikitako erakundeen 30 ordezkari bildu zituen. Jardunaldiari hasiera emanez, liderrek bertikalean egindako aurrerapenaren egoera aurkeztu zuten. Ondoren, hidrogenoak industria-prozesuak deskarbonizatzeko duen potentzialari buruzko ikuspegia eskaini zuen GREENIRONeko Helen Wittesjö-k, konpainiak DRIa hidrogeno berriztagarriaren bidez ekoizteko duen esperientzia partekatuz. Jarraian, SENEReko Nagore Ormazak hainbat alternatiba aurkeztu zituen potentzia handiko sorkuntza termikoko lantegiak hidrogenoaren eta erregai berriztagarrien laguntzaz deskarbonizatu ahal izateko. Kafe-atsedenaldiaren ondoren, TECNALIAko Iban Vicariok aluminioaren industriari zuzendutako hidrogeno bidezko errekuntza-teknologien garapena helburu duen H2AL proiektuaren inguruko aurrerapenak azaldu zituen, eta SARRALLEko Itsaso Auzmendik H2SKID proiektua aurkeztu zuen, industria arloko aplikazioetarako hidrogeno berriztagarria ekoizteko eta demostraziozko erabilera egiteko elektrolizagailu eramangarri esperimentala. |