EU hydrogen valley days
Berriak

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak Clean Hydrogen Partnershipen Hydrogen Valleys Days delakoan parte hartu du Anberesen

Aitor Arzuaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidente berria Clean Hydrogen Partnershipek antolatutako Hydrogen Valley Days delakoaren hirugarren edizioan izan da Anberesko Port Housen, maiatzaren 4tik 8ra bitartean. Topaketak hidrogeno berdearen sektoreko Europako eragile nagusiak bildu eta hidrogeno-haranen garrantzia nabarmendu du, hidrogenoaren eskaintza eta eskaria balio-kate osoan konektatu eta sektorearen hedapenean lagundu ahal izateko. Maiatzaren 5ean, asteartea, programa ofiziala inauguratu zen, eta horren ondoren, Clean Hydrogen Partnershipek eta Europako Batzordeak antolatutako lau eguneko jarduera bizian, 180 parte-hartzailek baino gehiagok bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte arlo horretan abian diren Europako ekimen eta proiektuak. Anberesen aste horretan egindako mahai-inguruetan eta adituen hitzaldietan, hainbat ikuspegitatik aztertu dituzte hidrogeno-haranek Europa osoan izandako esperientzia eta funtzioa. BH2Ck Hydrogen Valley Days delakoetan izandako parte-hartzeak indartu egin du euskal erakunde eta enpresek sektorean duten ikusgarritasuna.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA