hidrolinera portatil
Berriak

Calvera Hydrogenek erregai-pila erabiltzen duten ibilgailuetarako sarbide publikoko lehen hidrogeno-hornitegi eramangarria jarri du martxan Exolumekin batera

Calvera Hydrogenek eta Exolumek erregai-pila erabiltzen duten ibilgailuak hornitzeko sarbide publikoko bi hidrogeno-hornitegi eramangarrietako lehena jarri dute martxan. Hidrogeno-hornitegi horiek, Calvera Hydrogenen teknologian oinarrituta, hidrogenoa 350 eta 700 bar-eko presioetan banatzeko diseinatuta daude, bezeroen behar espezifikoetara egokituz, eta edukiontzi-formatuko diseinua dute garraioa errazteko.

Zerbitzua eskuragarri dago jadanik, eta bezeroen eskura jarri du hidrogeno-hornitegi hau, behar duten lekuan eta modu arras seguruan. Edukiontzi-formatuko ekipo hauek hidrogenoa hornitzeko soluzioak eskaintzen dizkiete bezeroei, behar duten lekuan, modu arin eta errazean lekuz aldatzeko moduan diseinatuta dauden aldetik.

Hornitutako hidrogenoaren kalitatea eta segurtasuna bermatzearren, Exolumek online aztertu eta neurtzeko sistemak inplementatu ditu zaintza-transferentziako puntuetan. Honek hidrogenoak beharrezko kalitate-estandarrak betetzen dituela ziurtatzen du.

Iturria: Exolum

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut