Asier Madariaga presentando
Berriak

Asier Madariagak Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du REFHYNE 2 proiektuari buruzko workshopean

Ekainaren 22an, astelehena, Asier Madariaga ALBA Emission Free Energy-ko Negozio Garapenaren arduradunak Hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C) aurkeztu zuen, Concawe-k antolatu eta Repsolek eta ALBAk Energy Intelligence Centerren (EIC) hilaren 22 eta 23an egindako REFHYNE 2 proiektuari buruzko bigarren workshopean. Tecnalia partaide duen ekimen honen bidez, 100 MWeko PEM elektrolizagailua garatzen ari da Shell Energy and Chemicals Park Rheinland delakoan, Alemanian. Topaketaren lehen egunean, Asier Madariagak ezagutzera eman zituen BH2Cren helburuak eta ikuspegia Euskadin hidrogeno berdearen sektorea garatzeko, ekosistema honetan garatutako mugarri eta proiektu nagusiak barne. Jarraian, Iñigo Ortega TECNALIAko hidrogeno-sistemen arduradunak BH2Cri atxikitako SINTETIK, HYNNOVA eta H2SKID lankidetza bidezko I+G proiektuen helburuak eta lehenengo emaitzak aurkeztu zituen. Ondoren antolatutako networking-saioan, parte-hartzaileek harremanak landu eta ideiak trukatzeko aukera izan zuten.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA