Alex Artetxe hautatu dute BASQUENERGY Clusterreko presidente berria 2026ko Batzar Nagusian
Ekainaren 18an, osteguna, BASQUENERGY Clusterrek 2026ko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen BECen, erakundearen 30. urteurrenarekin bat eginez. Bileraren gai nagusia Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa izan zen, eta horrexen buru izango da Alexander Artetxe Arteche Taldeko presidente eta CEOa, azken zortzi urteetan kargu horretan egon den Luis Rodríguez Llopis IDOMeko presidenteari lekukoa hartuz. Aurtengo kontuak eta Kudeaketa Plana onartu ondoren, José Ignacio Hormaeche BASQUENERGY Clusterreko Zuzendari Nagusiak Panorama 2025 txostenaren datuak aurkeztu eta euskal energia-industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitzeko egiten ari diren ekintzak zehaztu zituen. Jarraian, Araceli Fernández IEAko Technology Innovation Unit-eko buruak “Energy Technology Perspectives 2026” txostenaren giltzarrizko puntuak azaldu zituen. Ondoren, Araceli Fernándezek eta Cristina Oyón SPRIko Zuzendari Nagusiaren Ondokoak solasean jardundu zuten dokumentuan sakontzeko eta euskal ekosisteman errotzeko modua aztertzeko. Azkenik, Irantzu Allende Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Energetikoko Sailburuordeak sektoreari laguntzeko gauzatzen ari diren jarduera eta estrategia nagusiak azaldu zituen jardunaldiari amaiera emanez.