Aitor Arzuagak H2A Symposium 2026 delakoan parte hartu du Amsterdamen, erresilientzia, lehiakortasuna eta jasangarritasuna lelopean
|
Ekainaren 18an, osteguna, Aitor Arzuaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidenteak H2A Symposium 2026 delakoan parte hartu zuen Amsterdamen, Herbehereetan. «Hidrogenoa eboluzio azkarreko mundu batean: Europaren erresilientzia eratzea» lelopean, programak industriaren, administrazio publikoen, finantza-sektorearen eta esparru akademikoaren liderrak bildu zituen, hidrogenoak Europaren lehiakortasuna, segurtasun energetikoa eta etorkizun jasangarria indartzeko duen eginkizunaz eztabaidatzeko. Ekitaldian ezagutzera eman zen Amsterdamgo Portuan hidrogenoa banatzeko azpiegituran egin beharreko inbertsioari buruzko azken erabakia (FID). Hizlariek beren-beregi nabarmendu zuten hidrogeno-azpiegitura garatzearen garrantzia eskualdeko industriaren deskarbonizazioa sustatzeko. Jardunaldia H2A (Hydrogen to Amsterdam) elkarteak antolatu zuen, Amsterdamgo portutik hidrogeno berdea inportatzeko indarrak batu dituzten tokiko enpresen eta nazioarteko bazkideen arteko partzuergoak. |