Tubos Reunidos
Berriak

Tubos Reunidosek lankidetzan dihardu Nortegasekin H2Bidea proiektuan hidrogenoaren banaketarako hodiak garatzeko

Zero isurpen garbiko soldadurarik gabeko hodiak fabrikatzen dituen munduko lehen ekoizle bihurtu ondoren, Tubos Reunidosek aurrera egin du industriaren deskarbonizazioa errazteko estrategian hidrogenoa banatzeko gaitasuna duten hodien garapenarekin, Nortegasek koordinatutako H2Bidea proiektuaren bitartez. Lankidetza bidezko proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren babesa lortu du Hazitek programaren bidez, eta hidrogeno purua banatzeko egokitutako sarearen hedapenerako soluzio teknologikoak sortzea du helburu, hidrogeno berdearen haranak eta deskarbonizazio industriala bultzatzeaz gain.

BH2Cri atxikita, H2BIDEA proiektuak negozio-aukera garrantzitsua jorratuko du, globala, euskal industriarentzat hazkunde betean dagoena. Era berean, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen lagunduko du, lehia egunez egun eta batez ere Japonia, Hego Korea, Alemania eta Herbehereetako produktuen garapenaren ondorioz areagotuz doan merkatu honen barruan. H2BIDEAk nabarmen lagunduko du enpresen jasangarritasunean eta aurrerapen teknologikoan.

Proiektua 2024an abiatu zen, eta hiru urteko iraupena aurreikusi zaio, hidrogenoa % 100ean banatuko duen sarearen H2TESTLAB demostratzailea garatu ahal izateko. Nortegas buru duen H2Bidea proiektuaren partzuergoak Tubos Reunidos, Arizaga, ABC Compressors, Orkli, Fidegas eta Calcinor Servicios ditu partaide.

Iturria: Tubos Reunidos

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut