Teknikerrek, Tecnaliak, Mondragon Unibertsitateak eta Basquenergy Clusterrek lankidetzan dihardute hidrogeno berdearen ekoizpenean stacken degradazioa minimizatzeko moduko soluzio berritzaileak garatzeko
Berrikitan BH2Cri atxiki zaion IRAUNKOR proiektuak aldizkako eragiketa-baldintzek tenperatura baxuko stacken (alkalinoa, PEM eta AEM) degradazioan duten eragina ikertuko du, eragiketa arloko eredu matematikoak eta estrategia berriak garatu eta ekipo horien bizialdi erabilgarria luzatu ahal izateko. Horren harira, Teknikerrek koordinatu eta Tecnalia, Mondragon Unibertsitatea eta Basquenergy Cluster kide dituen partzuergoak elektrolizagailuen eraginkortasuna eta degradazioa funtsezkoak diren LCOHa murriztea du helburu.
Egun, aldizkako eragiketan dauden elektrolizagailuen degradazioari buruzko ikerketa mugatua da. Bizialdi erabilgarria eta errendimendua ebaluatzeko protokolo estandarizaturik ezak eta eragiketa-estrategiak garatzeko aurreikuspen-eredurik ezak hidrogeno berdea ekoizteko instalazio handien garapena zailtzen dute.
Esperimentu horiek egin ahal izateko, IRAUNKOReko bazkideek ekipamendu eta saiakuntza-azpiegitura zabala dute hidrogeno elektrolitikoaren ekoizpenaren arloan. Hiru teknologietarako saiakuntza-bankuak etengabe monitorizatu ahal izango dira, eta hainbat sentsore integratuko dituzte. Gainera, proiektuak beharrezko ekipoak ditu MEAak (intembrane electrode assembly), material eta osagaien karakterizazio fisiko-kimikoa, modelizazio-tresnak eta abar garatu eta aztertzeko.
Iturria: Basquenergy Cluster