
Técnicas Reunidasek BBVArekin bat egin du industria arloko deskarbonizazioa bultzatzeko
Técnicas Reunidasek eta BBVAk Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU) sinatu dute trantsizio energetikoari eta ekonomiaren deskarbonizazioari lotutako ekimen eta proiektuen garapena bultzatzeko. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua zehaztu du track negozioa indartzeko, izan ere, Tecnicas Reunidasen negozio-unitate berria deskarbonizazio eta trantsizio energetikoaren arloko zerbitzu eta proiektuetan espezializatuta dago.
Track zerbitzuen zorroari atxikita daude bezeroen inbertsioak optimizatzen lagun dezaketen proiektuen definizio teknologikoa, nekez deskarboniza daitezkeen industrien karbono-isurpenen kudeaketa edo proiektuen baterako garapena. Azken honetan, amoniako berde eta amoniako urdinaren ekoizpenarekin lotutako garrantzi handiko aukeretan murgilduta dago Espainian eta Estatu Batuetan. Oro har, Tecnicas Reunidasek ia bi milioi orduko ingeniaritza-zerbitzuak eskaini dizkie isurpen txikiko teknologiei: hidrogenoa eta honen deribatuak, bioerregaiak eta erregai sintetikoak eta karbono-atzipena.
Akordio honen arabera, BBVAk eta Tecnicas Reunidasek lankidetzan jardun ahal izangio dute track negozio-planen berrikuspenean eta hazkunde-aukera espezifikoen identifikazioan. Akordioaren barruan, halaber, finantzaketa eta soluzioak bilatuko dira track partaide duten deskarbonizazio, finantza-egituraketa edota jasangarritasun-aholkularitza arloetako proiektuetarako.
Iturria: Técnicas Reunidas