hyteam logo
Berriak

TEAM Engineeringek Hyteam abiarazi du hidrogenoaren arloko ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko

Team Engineeringek hidrogenoaren teknologietan espezializatutako spin off berria abiarazi du, Hyteam izenekoa, industriei, erakundeei eta bestelakoei hidrogenoaren arloko ingeniaritza-zerbitzuak eskaini ahal izateko. Hyteam Teamek sektorean lortutako esperientziatik abiatuta sortu da eta hidrogenoaren balio-kate osoa hartu du bere baitan, bideragarritasun-azterketetatik proiektuen gauzatzeraino, segurtasunean eta biltegiratzean espezializatuz. Hyteameko taldea hidrogenoaren arloko proiektu ugaritan parte hartzen ari da giltzarrizko enpresa eta erakundeekin batera, baita lankidetza bidezko ikerketa-proiektuetan ere, BH2Cri atxikitako H2SALT eta H2INTEGRA kasu.

Hyteamek laguntza emango die bezeroei hidrogeno berriztagarrirako karbono-isurpen txikiko trantsizioaren alderdi guztietan. Enpresak aholkularitza emango die deskarbonizazio-estrategiak definitzeko eta bideragarritasun-azterketak egiteko, HYBAR software propioa eta beste tresna komertzial batzuk erabiliz. Horrekin batera, hainbat ingeniaritza mota egingo dituzte, proiektua zein fasetan dagoen kontuan hartuta, ingeniaritza kontzeptualetik xehetasunezko ingeniaritzaraino, ondoren martxan jarri edo eraikitzeko.

Segurtasunaren arloan, Hyteamek segurtasun-azterketak egingo ditu hidrogenoarekin lan egin behar den inguruneetan, araudia eta legeria betetzen direla bermatzearren, hidrogenoa segurtasunez maneiatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak diseinatuz eta inplikatutako pertsonen, instalazioen eta inguruneen babesa bermatuz. Teamen spin off-ak H2 Safety Distances software propioa erabiltzen du hidrogeno-instalazioetako segurtasun-distantziak zehazteko, eta tresna espezifiko bat garatzen ari da industria-inguruneetan hidrogeno-ihesak detektatu eta lokalizatzeko: H2 Leak/Sentinel.

Hidrogenoaren biltegiratzeari dagokionez, Hyteamek hidrogenoaren lurpeko eskala handi, ertain eta txikiko biltegiratzean aditutako ingeniari eta geologoen talde zabala du. Horri esker, eraikuntza prozesuan, geologia eta geoteknia zerbitzuekin batera, proiektuen ingeniaritza eta kudeaketa zerbitzuak eta aholkularitza zerbitzuak ere eskain ditzakete.

Iturria: Hyteam

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut