Tamoin, Team, Trafag eta Tecnalia elkarlanean ari dira, industria-inguruneetan hidrogeno-ihesak lokalizatzeko teknologia berri baten garapenean
Tamoin, Team, Trafag eta Tecnalia partaide dituen H2SENT proiektuak industria-inguruneetan hidrogeno-ihesak detektatzen lagunduko duen soluzio aurreratu bat ezartzea du helburu, adimen artifizialeko teknikak sentsorizazio-sistema optimizatuekin konbinatuz eta egungo detekzio-sistemen zehaztasuna, moldaerraztasuna eta eraginkortasuna hobetuz. Proiektua bi produktu osagarriren inguruan egituratu da: PRE3, aurrez definitutako konfigurazio geometrikoetarako aurre-entrenatutako errendimendu handiko sistema, eta SL3, edozein instalazio-geometriatara egokitzeko moduko autoikaskuntza-sistema. Bi produktu hauei esker, zehaztasunez lokalizatu ahal izango da ihesen jatorria, sentsoreen banaketa optimizatuz eta erantzun-denborak murriztuz. Gainera, bazkideek ikaskuntza automatikoan oinarritutako erregresio-ereduak eta meta-ereduak garatuko dituzte, zenbakizko simulazioak eta datu esperimentalak konbinatuz, zehaztasuna maximizatzeko eta iragarpen-erroreak minimizatzeko. Team ingeniaritza-enpresa buru duen H2SENT proiektua 2027an amaituko da aurreikuspenen arabera.
Iturria: Tamoin