encuentro
Berriak

Somorrostro Lanbide Heziketako Zentroak BH2Cren Ekoizpeneko Bertikalaren VII. Topaketa antolatu eta bere azpiegitura erakutsi du

Apirilaren 14an, asteartea, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Ekoizpeneko Bertikalaren VII. Topaketa antolatu zen Somorrostro Lanbide Heziketako Zentroaren instalazioetan. ENAGAS RENOVABLE eta PETRONOR buru dituen bertikalak honen partaide diren 18 erakunderen 27 ordezkari bildu zituen.

Jardunaldiari hasiera emanez, PETRONOReko Javier Pereak bertikaleko proiektu eta ekimenen egungo egoera aurkeztu zuen, baita azken hilabeteotan hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenaren eremuan izandako erregulazio arloko alderdirik garrantzitsuenak ere. Jarraian, International Energy Agencyko (IEA) Jose Miguel Bermudezek ezagutzera eman zituen erakunde honek hidrogeno berdearen sorkuntzaz eta elektrolizagailuen fabrikazioaz esku artean darabiltzan mundu mailako aurreikuspenak. Ondoren, Petronorreko Fernando Diez-Heppek konpainia Muskizko findegian eraikitzen hasi eta 2029an jardunean hasiko den 100 MWeko elektrolizagailuaren inguruan izandako azken aurrerapenak azaldu zituen.

Kafe-etenaldiaren ondoren, Teknikerreko Lucia Mendizabalek elektrolizagailuen degradazio-mekanismoak ezagutu eta horiek minimizatzeko soluzioak garatzea xede duen IRAUNKOR proiektuaren azken aurrerapenei buruz hitz egin zuen. Azkenik, Javier Gonzálezek, hidrogeno berdearen ekoizpen-lantegien kontrola optimizatzeko Quantum Mads-ek garatutako inferentzia, erantzun eta integrazio operatiboko sistemei buruz hitz egin zuen.

Jardunaldiaren amaieran, bertaratutakoek Somorrostro Lanbide Heziketako Zentroaren azpiegiturak ezagutzeko aukera izan zuten. Ikastetxeak elektrolisi-sistema bat dauka, ikasleak hidrogeno berdearen sektorean trebatzeko, bai eta GPUen kluster bat ere.

encuentro 2

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA