Evento
Berriak

Senerrek, Sarrallek eta IBILek hidrogenoaren merkatuaren etorkizunari buruz Euskadiko Parke Teknologikoak antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak parte hartu du asteazkenean, azaroak 26, Euskadiko Parke Teknologikoak antolatutako “Etorkizuna negozioa da dagoeneko: Hidrogenoaren Teknologiak” izenburuko jardunaldian. Bertan, hidrogenoaren teknologien garrantzia nabarmendu dute deskarbonizazioari berme osoz aurre egiteko, sektore honek euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak barne.

Ekitaldian, Jone Irigoyen BASQUENERGY Clusterreko hidrogeno-proiektuen arduradunak hidrogenoaren arloko Euskadiko ekimen nagusiak aurkeztu ditu, Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta honi atxikitako proiektuen bultzada aipatuz. Ondoren, sektore honen inguruko benetako proiektuak abian jarri dituzten inguruko enpresen hiru kasu praktiko azaldu dira.

Eduardo García Ibileko zuzendari nagusiak Abanto Campusean Petronorrekin batera eraikitzen ari diren hidrogeno-azpiegituraz hitz egin du. Bestalde, Itsaso Auzmendi Sarralleko Hydrogen Business Line Managerrak siderurgia sektorea hidrogenoaren bidez deskarbonizatzea xede duen H-Acero proiektua aurkeztu du. Azkenik, Ulises Cano Senerreko hidrogeno-teknologien garapenaren arduradunak euskal ingeniaritza-enpresak industria-kontsumoak deskarbonizatzeko abian ditue fuel cells soluzioak azaldu ditu.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut