
Sarrallek industria siderurgikorako Hydrogen-Ready erregailuak aurkeztu ditu
Sarrallek isurpenak murriztu, energia-eraginkortasuna optimizatu eta Hydrogen-Ready errekuntza-soluzioen ezarpenarekin eragiketaren ikuspuntutik bideragarriak izango diren soluzioen garapenean aurrera egin du siderurgia sektoreko hainbat ekipamenduri begira, koilarak eta azpilak (tundish) aurreberotzeko ekipoak kasu.
Sarrallek honelako ekipoak hornitzen ditu aspaldidanik, baina orain arte erregai fosilekin funtzionatzen zuten, gas naturalarekin adibidez, CO2 eta NO2 isurpenak eraginez, baita energia-galera handiak ere. Industria siderurgikoan, koilaren aurreberogailuek eta azpileko aurreberotze eta berokuntza sistemek garrantzi handia dute altzairuaren kalitatea bermatzeko, talka termikoaren ondoriozko galerak saihesteko, erregogorraren bizialdi baliagarria luzatzeko eta galdaketa jarraituko akatsak minimizatzeko.
Sarralleren Hydrogen-Ready erregailuak guztiz bateragarriak dira gas naturalarekin eta hidrogenoarekin, baita bien arteko % 0tik % 100era bitarteko edozein nahasketarekin ere. Euskal enpresaren erregailuak 25 kWetik 5 MWera bitarteko potentzia-tartean daude eskuragarri eta 1.250 ºC-rainoko tenperaturetan jarduteko diseinatuta daude, % 50erainoko aurrezkia lortuz erregaian, eta ezdeusaren pareko NOx isurpenak.
Iturria: Sarralle