Repsolek eta Enagás Renovablek Espainiako industria bultzatuko dute, Tarragonan hidrogeno berriztagarriaren arloan egingo duten inbertsiorik handienarekin
Repsolek eta Hy24 partaide nagusia duen Enagás Renovable sozietateak, 150 MWeko elektrolizagailu berri bat garatuko dute Tarragonan, 400 milioi euro inguruko inbertsioa tarteko, bi konpainiek Cartagenako lantegiaren ondoren elkarrekin egingo duten bigarren proiektua gauzatzeko. Instalazioak urtean 22.000 tona hidrogeno berriztagarri baino gehiago ekoitzi ahal izango ditu, eta Tarragonako ekolantegia eta findegia hornitzeko erabiliko dira nagusiki, metanol berriztagarria eta karbono-aztarna txikiko beste produktu batzuk fabrikatzeko. Proiektua Estatuko Hidrogeno Haranen programaren barruan hautatu da, eta horri esker, 104 milioi eurorainoko finantzaketa lortu ahal izango du bere izaera estrategikoagatik eta hidrogeno berriztagarriari lotutako industria-gaitasun berrien garapenari egingo dio ekarpenagatik. Gainera, eraikuntza eta eragiketa faseetan 1.000 lanpostu inguru sortuko direla kalkulatu da, zuzenekoak, zeharkakoak nahiz eragindakoak, gehienak tokikoak, eta ekoitzitako hidrogenoaren erabilerak urtean 250.000 tona CO₂ gutxiago isurtzea ahalbidetuko du. Ekimena Repsolen industria arloko deskarbonizazio-estrategiari atxikita dago eta hidrogeno berriztagarriaren integrazioa indartuko du fintze-sektorean, erregai berriztagarrietan eta isurpen gutxiko produktu kimikoen ekoizpenean.
Iturria: Repsol