Berriak

Mondragon Unibertsitateak eta Repsol Fundazioak Gas Berriztagarriak web-mintegiaren lehen edizioa abiarazi dute

Repsol Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak 12 saioz osatuta dagoen Gas Berriztagarriei buruzko online ikastaroaren lehen web-mintegia aurkeztuko dute azaroaren 30ean, 15:00etan. Mondragon Unibertsitateko José María Canalesek, CNH2ko Roberto Campanak, Nortegaseko Josu Aramburuk eta EEEko Juanmak parte hartuko dute, besteak beste.

Ikastaroa ikasleei eta energiaren sektoreko zein beste sektore batzuetako profesionalei zuzenduta dago, baita energia-sistemaren deskarbonizazioan eta transformazioan garrantzizko eginkizuna izango duen esparru honen gakoak eta aukerak ezagutu nahi dituzten guztiei ere.

Energia-sistema jasangarriagoa, lehiakorragoa eta seguruagoa lortzeko erronkaren aurrean, gas berriztagarriek eginkizun garrantzitsua beteko dute trantsizio energetikoan, bereziki elektrifikazioak zailtasun handiagoak dituen erabileretan eta sektoreetan. Biogasak, biometanoak, hidrogeno berriztagarriak eta gas sintetikoek askotariko aukerak eskaintzen dituzte horretarako.

Online ikastaroan izena eman dezakezue esteka honetan.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA