EVOLOH
Berriak

BH2Ck bilerak antolatu ditu AEM elektrolizagailuak fabrikatzen dituen EVOLOH enpresa estatubatuarrarekin

Azaroaren 18an, osteguna, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) bilera-sorta antolatu zuen Energy Intelligence Centerren AEM elektrolizagailuak fabrikatzen dituen Evoloh enpresa estatubatuarrarekin, Jimmy Rojas CEOa eta Mike Hill Chief Commercial Officer (CCO) bertan zirela. Breakthrough Energy Ventures eta 3M bezalako erreferentziazko akziodunak babesle dituen konpainia honek arkitektura sinplifikatuan oinarritutako teknologia garatu du, instalazio-kostuak murrizteko eta guztiz eskalagarria den fabrikazioa errazteko. Evoloh enpresak 0,5 MWeko stack bat garatua du dagoeneko eta 3 MWeko bi proiektu ditu zorroan. Era berean, Espainia merkatu estrategikotzat jo du konpainiaren hazkunderako, eta aukerak aztertzen ari da Europan elektrolizagailuen fabrikaziorako gaitasunak ezartzeko.

Bisitan, Evoloh enpresaren ordezkariek Energy Intelligence Centerreko instalazioak eta BH2Cren barruan bultzatutako ekimen nagusiak ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, hidrogenoaren euskal balio-kateko lau erakunderekin bildu ziren: Boslan, Idom, Ingeteam eta Tubacex. Ordezkaritzak interes handia agertu zuen euskal ekosistemaren eta bertako gaitasun industrial eta teknologien inguruan, BH2Ck 2027ko ekainean antolatuko duen jardunaldi teknikoan parte hartzeko asmoa berretsiz.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA