Fukushimako prefekturako ordezkaritza batek Energy Intelligence Centerreko instalazioak bisitatu ditu
Azaroaren 16an, Fukushimako (Japonia) prefekturako ordezkaritza bat Energy Intelligence Centerreko instalazioak bisitatu eta Asier Madariaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko bulego teknikoaren ordezkariarekin bildu zen. Topaketan, BH2Ck bertikal desberdinetan abian dituen ekimen nagusiak aurkeztu eta beren-beregi erreparatu zieten Petronor buru dituen elektrolizagailuei eta erregai sintetikoen demostrazio-instalazioei. Japoniako ordezkaritzak interes handia agertu zuen Korridorearen barruan garatutako jarduera eta proiektuen inguruan, lankidetza teknologiko eta industrialerako aukerak nabarmenduz. Horren harira, Japoniako enpresen eta BH2Cko kideen arteko lankidetza-bideak esploratzeko asmoa azaldu zuen, industria arloko garapen berrietarako zein etorkizuneko I+G proiektu bateratuetarako.