Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hidrogeno bidezko mugikortasunaren sektorea bildu du BECen, Mugikortasun arloko Erabilerako Bertikalaren zortzigarren topaketan
Azaroaren 19an, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) IBIL eta EEE buru dituen Mugikortasun arloko Erabilerako Bertikalaren VIII. Topaketa egin zuen Bilbao Exhibition Centren (BEC), honi atxikitako erakundeen 30 ordezkari inguru bilduz.
Jardunaldiaren hasieran, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Juanma Fernandezek azken hilabeteetan egindako jarduera nagusiak errepasatu eta hidrogeno bidezko mugikortasunari lotutako erregulazio arloko berritasunak aurkeztu zituen. Jarraian, Enagás Transporteko José A. Lanak Hidrogenoaren Behatoki Teknologikoak argitaratutako “Hidrogenoa, lurreko mugikortasunerako bektore” txostenean aurkeztu diren gako teknologikoak, merkatuko joerak eta hidrogeno bidezko mugikortasunaren arloko arau-esparrua azaldu zituen.
Cideteceko Ibon Aramberrik eta Ceiteko Xabier Justok ezagutzera eman zituzten HIMUGI Hazitek proiektuan egindako aurrerapenak, trenbide-sektorerako hidrogeno bidezko propultsio-sistema ontziratuak ikertzeko xedez, IV. motako andelak, metalezko osagai kritikoak eta sistema osoaren segurtasuna barne hartuta.
Kafe-atsedenaldiaren ondoren, Miguel Palaciok Bizkaian hidrogeno bidezko mugikortasuna bultzatzea helburu duen IBILen H2 BIZKAIA proiektua aurkeztu zuen. Ekimenak Abantoko hidrogeno-hornitegia eta aireportua integratuko ditu, MEGCen bidez lotutako banaketa-sare birtual batekin konektatuta. Azkenik, José Manuel Barquinek mugikortasunerako erregai-pilaren sistemen soluzioak azaldu zituen, baita Protio Power start-upak lantzen diharduen proiektuak ere.