HYTEAM eta TECUNI Hidrogenoaren Euskal Korridorean sartu dira Zuzendaritza Batzordearen azken bileran
Azaroaren 17an, asteartean, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) Zuzendaritza Batzordearen 22. bilera antolatu zuen Energy Intelligence Centerren (EIC). Topaketan bi kide berriren sarrera onartu zen: alde batetik, HYTEAM HYDROGEN TECHNOLOGIES, segurtasunean eta biltegiratzean espezializatutako Team Engineering eta Tecnaliaren spin-offa, hidrogenoaren balio-kateko edozein arlotan ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen dituena; eta bestetik, VINCI Energiesen integratuta dagoen TECUNI enpresa, energia zein elektrizitate arloetako azpiegituren garapen eta mantentze-lanetan duen esperientzia handiaren harira, trantsizio energetikora bideratutako soluzioak eskaintzen dituena, hidrogeno berdearen aldeko apustu nabarmena barne, teknologia hau industria arloko egiazko aplikazioetara hurbiltze xede duen HyDemoBOX bezalako proiektuen bitartez.
Gainera, 5 proiektu berri gehitu dira: 4 Ekoizpeneko Bertikalaren azpian eta 1 Garraio, Banaketa eta Biltegiratzeko Bertikalaren azpian.
- mHUB proiektua (Hazitek Eraldatzailea 2026) – Etorkizuneko findegia bultzatuko duen Hub Multienergetiko eta Multisiteranzko transformazioa
- H2PWPORT proiektua (Hazitek 2026) – Portuetan hidrogenoa eta amoniakoa ekoitzi eta erabiltzeko bektore anitzeko energia-azpiegitura.
- LURKA proiektua (Elkartek 2026) – Erregai berriztagarrietarako konputazio-huba
- HyDemoBOX proiektua – H2 berdea sortu, metatu eta erabiltzeko soluzio kontenerizatua, amaierako erabiltzailearen instalazioetan proba funtzionalak zuzenean ahal izateko
- H2INDEX proiektua (Elkartek 2026) – Materialek hidrogeno askoko inguruneetan duten portaeraren ebaluazioa eta optimizazioa, erreferentzia-indize baten garapenaren bitartez