IRAUNKORen aholku-batzordea bigarren aldiz bildu da proiektuaren aurrerapenak ezagutzeko
IRAUNKOR proiektuaren aholku-batzordeak bigarren jarraipen-bilera egin du elektrolisi-stacken degradazioari buruzko ikerketa-jardueretan lortutako aurrerapenak ezagutzeko asmoz, izan ere, alderdi hau giltzarrizkoa da hidrogeno berriztagarriaren ekoizpen-sistemen iraunkortasuna eta errendimendua hobetzeko. Topaketan, orain arte lortutako emaitzak aztertu ziren, baita, elektrolizagailuei eragiten dieten degradazio-mekanismoak identifikatu eta horien bizialdi erabilgarria optimiza dezaketen diagnostiko, monitorizazio eta eragiketa tresnak garatzeko, partzuergoak garatu dituen lan-ildoen bilakaera ere. Proiektuak teknologia horien fidagarritasuna areagotzen lagunduko duen ezagutza sortzea du helburu, industria-inguruneetan hidrogeno berriztagarria ekoizteko gaitasun berrien hedapena errazteaz gain.
Iturria: BASQUENERGY Cluster