Garraio, Banaketa eta Biltegiratze arloko Bertikalak balio-katearen barruan duen eginkizun gero eta garrantzitsuagoa nabarmendu du
Azaroaren 12an, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) Garraio, Banaketa eta Biltegiratze arloko Bertikalaren VIII. Topaketa antolatu zen Abanto-Zierbenako Energy Intelligence Centerren (EIC), NORTEGAS buru, eta hidrogenoaren ekosistemako enpresak eta erakundeak bildu zituen bektore energetiko honen hedapenerako beharrezkoak diren azpiegituren inguruko aurrerapen teknologikoak, erregulazio arlokoak eta estrategikoak partekatzeko.
Topaketaren hasieran, Nortegaseko Josu Aramburuk bertikalaren jardueren eguneraketa egin eta hidrogenoaren garraio, banaketa eta biltegiratzeari lotutako erregulazio arloko garapen nagusiak errepasatu zituen.
Era berean, Enagáseko Jesús Manuel Gilek hidrogenoaren etorkizuneko azpiegitura-sareen garapenaren egoera aztertu eta Hidrogenoaren Enbor Sareko Muskiz-Arrigorriaga tartearen plangintza eta hedapenean egindako aurrerapenak nabarmendu zituen.
Hitzaldi teknikoetan, Ampoko Leire Colomoren aurkezpena nabarmendu zen, hidrogeno likidotuaren biltegiratzea aztergai, izan ere, teknologia honek garrantzizko eginkizuna izan dezake escala handiko aplikazioetan eta balio-katearen logistikaren optimizazioan.
Topaketaren barruan, bertaratutakoek H2Bidea saiakuntza-azpiegitura bisitatzeko aukera izan zuten Nortegaseko Daniel Cuadradoren eskutik, eta bertan, gertu-gertutik ezagutu zuten hidrogenoa % 100ean banatzeko sareak baliozkotzea helburu duen ingurune horren funtzionamendua, hidrogeno-haranen eragiketa erraztuko duena.
H2Bidea (Nortegas) saiakuntza-azpiegiturara egindako bisita