Petronor
Berriak

Repsolek eta Enagás Renovablek bat egin dute Cartagenan hidrogeno berdearen ekoizpen-lantegi bat eraikitzeko

Repsolek argi berdea eman dio Cartagenako (Murtzia) industria-gunean 100 MWeko bere lehen elektrolizagailu handia eraikitzeari. Instalazioak urtean 15.000 tona hidrogeno berriztagarri sortzeko gaitasuna izango du, eta konpainiak lehengaitzat erabiliko du funtsezko produktuak karbono-aztarna txikiagoarekin fabrikatzeko, bere industria-eremuetan hidrogeno konbentzionalaren ordez hidrogeno berriztagarria erabiltzeko ezarria duen ibilbide-orrian aurrerapauso garrantzitsua emanez.

Bere eskalagatik, hidrogeno berriztagarria ekoizteko Cartagenako instalazioaren garapena Repsol buru duen erronka teknologikoa da, eta Enagás Renovable du lankide proiektuaren % 25arekin. 300 milioi eurotik gorako inbertsioa tarteko, instalazioa 2029an egongo da martxan aurreikuspenen arabera, eta urtean 167.000 tona CO2ren isurpena saihestu ahal izango du. Etorkizunera begira, Cartagenako lantegian ekoitzitako hidrogeno berriztagarria gas naturalaren sarean eta Espainiako Hidrogenoaren Enbor Sarean ere txertatzeko aukera aurreikusi du.

Repsol da penintsulako hidrogeno ekoizle eta kontsumitzailerik handiena da, Estatuko ekoizpenaren % 60 bilduz eta Europan kontsumitutako hidrogenoaren % 4a ekoitziz. Egun, urtean 360.000 tona hidrogeno inguru sor ditzake bere industriaguneetan. Bestalde, Enagás Renovablek garapen bidean dauden 20 proiektuko zorroa du egun Espainian, hidrogeno berriztagarria eta biometanoa ardatz.

Iturria: Diario del Puerto

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut