petronor
Berriak

Petronorren 100 MWeko elektrolizagailuaren proiektuak 160 milioi euroko laguntza jaso du IPCEI Hy2Use programaren barruan

Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioari (MITECO) atxikitako Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) argitara eman du ES53 «BILBAO LARGE SCALE ELECTROLYZER» proiektuari zuzeneko emakida emateko behin-betiko ebazpen-proposamena.

Hau beste urrats administratibo bat da IPCEI Hy2Use programari dagozkion laguntzak jasotzeko, 2024ko uztailaren 9an argitaratu zen 663/2024 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Dokumentu honen bidez, BAY OF BISCAY HYDROGEN, S.L. erakundeari gehienez 160 milioi euro ematea proposatu da, hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenerako 100 MWeko elektrolisi-gaitasuna duen instalazioa eraikitzeko. IDAEk argitaratutako laguntzak aurreikusitako 260 milioi euroko inbertsio osoaren % 60 estaliko du, gutxi gorabehera.

Instalazioari esker, Petronorrek egun Muskizko findegian erabiltzen duen hidrogeno grisaren zati bat ordeztu ahal izango da, % 22 eta % 38,8 bitartekoa, eta lehengaitzat erabili ahal izango da industria-sektorean. Proiektua aurtengo irailean gauzatzen hasiko da, eta 2028. urtearen erdialdean jarriko da martxan.

Iturriak: El CorreoDiario Siglo XXI

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut