
Petronorrek H2A Symposium ekitaldiko finantza-panelean parte hartu du Amsterdamen
Aitor Arzuagak, Petronorren filiala den Alba Emission Free Energy enpresako Zuzendari Nagusiak, Hydrogen to Amsterdam (H2A) urteko sinposioko finantza-panelean parte hartu du, ekainaren 19an. Adituen panel honetan izan dira, halaber, Dolores de Rooij, Invest-NLko CFA; Maarten Moolhuysen, Essenteko Hidrogeno arloko Zuzendaria; eta Johannes C. Frevel, Hydrogeniouseko Estrategia Burua.
Panelak hidrogeno berriztagarriko proiektuen funtsezko erronka bat izan du ardatz: finantzaketa. Legeriaren aldakortasuna, hidrogenoaren kostuaren eta balizko erosleak ordaintzeko prest dauden prezioaren artean hautemandako arrakala edota finantza-erakundeek arriskua onartzeko duten uzkurtasunezko jarrera dira, besteak beste, hornidura-katean proiektuen bankugarritasunari eragin diezaioketen faktoreetako batzuk.
Mahai-inguruan, hizlariek zehatz-mehatz aztertu zituzten hidrogeno berriztagarriko proiektuak finantzatzerakoan ageri diren erronkak, erakunde publiko eta pribatuen eginkizuna, kostuaren eta ordaintzeko prest dagoen prezioaren arteko arrakala ixteko tresna eraginkorrak, proiektuek bete beharreko finantzaketa-baldintzak eta hornidura-katean FIDak suspertzeko moduak.
Iturria: BH2C (Argazkia: Martin Hols, The Arrows)