Berriak
Petronorrek Bilboko Portuan duen erregai sintetikoen lantegia 2027an egongo da jardunean
|
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Petronor Bilboko Portuan eraikitzen ari den erregai sintetikoen lantegia bisitatu du. Bisita honekin bat eginez, itsasontziz iritsi da Petronorreko terminalera 1.200 tonako egitura metalikoa, ekipamendu guztiei eutsiko diena. Egitura aurrefabrikatu hau izango da, atzitutako CO2tik eta portuan bertan instalatuta dagoen 10 MWeko elektrolizagailuak sortutako hidrogeno berriztagarritik abiatuta erregai sintetikoak ekoitziko duen instalazioko pieza nagusia. Erregai sintetikoen lantegiak urtean 2.000 tona ekoizteko gaitasuna izango du, 146 milioi euroko inbertsioa tarteko, eta erabat jardunean egongo da 2027aren hasieran. Iturria: Petronor
|