Petronorrek ateak ireki dizkio Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) Zuzendaritza Batzordeari
Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) Zuzendaritza Batzordeak hileroko ohiko bilera egin du Muñatoizko jauregian, Petronorren findegiaren barruan. Topaketa honetan, erakundearen azken jarduerak errepasatu eta enpresaren zein ekonomiaren egoera aztertzeko aukera izan dute.
Bileran, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak konpainiaren jardueraren berri eman die, arlo teknologiko zein industrialean duen posizionamendu estrategikoa eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko enpresan egiten ari diren askotariko ekimenak barne. Jardunaldiaren amaieran, batzordekideek 2,5 MWeko elektrolizagailua bisitatu ahal izan dute, hidrogeno berriztagarria ekoizteko Euskadiko lehen instalazioa.
Bestalde, Bilboko Merkataritza Ganberako Enpresa Kudeaketa eta Marketineko Graduko ikasleek Petronorren Muskizko findegia bisitatu dute. Jardunaldian, ikasleek konpainiak euskal energia-sektorean duen garrantzia eta jarduera deskarbonizatzeko darabilen estrategia ezagutzeko aukera izan dute.
Iturria: Petronor 1, Petronor 2