delegación Alemana Petronor
Berriak

Petronor bisitatu du industriaren deskarbonizazioan espezializatutako Alemaniako ordezkaritza batek

CDI Delegation Tour 2025en delakoaren barruan, industriaren deskarbonizazioaren arloko Alemaniako ordezkaritza batek Petronorren Muskizko instalazioak bisitatu ditu. Alemaniako industria-enpresen, unibertsitateen, zentro teknologikoen eta erakunde publikoen 30 ordezkarik osatutako taldeak Petronorren ekimen estrategikoak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan du. Petronorrek antolatutako jardunaldiak Euskadi eta Alemaniaren arteko loturak indartzen lagundu du industria-politikan, berrikuntza teknologikoan eta ekintza klimatikoan. Era berean, bisita honek gure lurraldeak industriaren deskarbonizaziorako nazioarteko erreferentziazko hubtzat duen posizionamendua sendotu du.

Bisitaldian, konpainiak hidrogeno berriztagarriaren arloan abian dituen proiektu berritzaileetako batzuk aurkeztu ziren: 2,5 MWeko elektrolizagailua, 2023az geroztik jardunean dagoena, Bilboko portuan instalatu eta portuan bertan kokatutako deskarbonizazio-huba hornituko duen 10 MWeko elektrolizagailua, eta Petronorreko instalazioetan aurreikusita dagoen 100 MWeko elektrolizagailua. Horrez gain, beren-beregi erreparatu zioten CO2 isurpenak eraikuntzan erabiltzeko moduko material bihurtzeko gai izango den Deskarbonizazio Hubari.

Bestalde, urriaren 11n, Petronorrek urteko jardunaldia egin zuen Euskalduna Jauregian. Jardunaldian, hainbat gai jorratu ziren, deskarbonizazioa eta energia berriak kasu, eta aukera estrategiko berriak nabarmendu ziren, hala nola, deskarbonizazio-huba edo 100 MWeko elektrolizagailua. Den-denak, Petronorren garapen teknologikoak dakarren etengabeko ahalegina irudikatzen duten proiektuak eta errealitateak.

Iturria: Petronor 1, Petronor 2

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut