Petronor, 3 urtetan 250 milioi euro mobilizatuko dituen erregai berriztagarrien Hubaren buru
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Energy Intelligence Centerren (EIC) aurkeztu du ‘Erregai Berriztagarrien Huba’ deritzon proiektu eraldatzailea, Euskadi 2030 Industria Planean jasotako industria-oinarriko laugarrena. Petronor buru duen ekimen honek Euskadin erregai berriztagarrien garapena bultzatzeko dauden gaitasun teknologikoak, industrialak eta zientifikoak egituratuko ditu. Hub berria Energy Intelligence Centerren (EIC) kokatuko da, eta aldi berean hainbat teknologiatan aurrera egitea planteatzen du, arriskuak murriztu eta soluzio lehiakorretarako bidea azkartuko duten saiakuntza eta demostrazioetarako azpiegiturak errazteaz gain. Hasierako inbertsioa 250 milioi euro ingurukoa izango da datozen hiru urteotan, eta horietatik ia 85 milioi euro I+G eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Proiektuak 51 enpresa eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 4 zentro teknologiko ditu partaide, lankidetza publiko-pribatua nahiz ezagutza, industria eta merkatuaren arteko lotura indartuz.