Parke eta BH2C, sarituta The Bay Awards – Metropoli delakoetan, hidrogeno berdearen sektorean egin duten apustuagatik
2024an antolatutako The Bay Awards-en nazioarteko edizioaren arrakastan oinarrituta, martxoaren 10ean The Bay Awards – Metropoli Edizioa sarien lehenengo edizioa ospatu zen, Bilbo Metropolitarra eraldatzen laguntzen duten ekimenak aitortzeko asmoz.Galan, Euskadiko Parke Teknologikoak “Bateginik Saria” jaso zuen, Abantoko Campusean erakundeen, enpresen eta hidrogeno berdearen sektoreko ezagutzan giltzarrizkoak diren eragileen arteko aliantza eredugarria egituratzeagatik. Bestalde, BH2C finalista izan zen “Ameslariak Saria” kategorian, elkarteak lurraldearentzat duen ikuspegi estrategikoa aintzakotzat hartuz. Itziar Epalza Parkeko Zuzendari Nagusiak eta Aitor Arzuaga BH2Cko presidente eta Alba Emission Free Energy-ko CEOak sariak jaso zituzten Campos Eliseos Antzokian.
Iturria: Bilbao Metropoli30