Nordex Electrolyzers-ek 2,5 MWeko elektrolizagailua aurkeztu du, Espainian osorik diseinatu eta fabrikatutako handiena
Nordex Electrolyzers enpresak NX2500 elektrolizagailu alkalizatu presurizatua aurkeztu du Irunberrin (Nafarroa) daukan saiakuntza-nabean, energia sektorearen, administrazioaren eta enpresa munduaren berrogeita hamar ordezkari baino gehiago bildu zituen ekitaldi instituzional batean. Elektrolizagailu berri hau da Espainian osorik diseinatu eta fabrikatu den handiena.
2,5 MWeko potentzia nominala duela, NX2500 elektrolizagailuak 45 kg/h hidrogeno berde baino gehiago ekoizteko gaitasuna du, eolikoa eta eguzki-energia bezalako iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea erabiliz. Sistemak elektrolisi alkalino presurizatuaren teknologia erabiltzen du, soluzio sendoa, iraunkortasun handikoa (80.000 ordu baino gehiagoko bizialdi erabilgarria) eta mantentze murritzekoa. Bere berrikuntza nagusien artean, beren-beregi nabarmen daitezke diseinu modular eskalagarria, 2,5 MWeko lau unitate ere konbinatu eta 5 eta 10 MWeko konfigurazioak egiteko aukera ematen duena, eta optimizazio mekanikoa eta fluidodinamikoa, energia-galerak minimizatu eta bihurketa elektrikoa maximizatzen duena. Konpainiaren iritziz, sistema berriari esker, nabarmen murriztu ahal izango da hidrogeno berriztagarriaren ekoizpen-kostua, erregai fosilen aldean duen lehiakortasuna hobetuz.
Produktu berriak bostez biderkatu du aurretik zegoenaren gaitasuna. Irunberrin egindako baliozkotzeak oso-osorik bete ditu IPCEI Hy2Tech deritzon hidrogeno berdea bultzatzeko interes komuneko Europako proiektu handian aurreikusita dauden mugarriak bete ditu, Nafarroa trantsizio energetikoaren Europako erreferentziazko polo teknologikoen artean sendotuz.
NX2500 aurkezteko ekitaldian izan ziren Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, Jose Luis Blanco Nordex Groupeko kontseilari ordezkaria, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria, Iñaki Larraya Sodenako zuzendari kudeatzailea eta Luis Solla Nordex Electrolyzerseko zuzendari nagusia. Jardunaldian, agintariek ekipoa hurbiletik ezagutu eta bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten nola funtzionatzen duen hidrogeno berdearen ekoizpen-teknologiak balidatzeko bankutzat sortutako saiakuntza-lantegian.
Iturria: Nordex Electrolyzer